miércoles, 29 de marzo de 2017

KARTOGRAFIA



Lopezek esaten duen eran metodologia aktiboak "es un proceso interactivo basado en la comunicación profesor-estudiante, estudiante-estudiante, estudiante- material didáctico y estudiante-medio que potencia la implicación responsable de este último y conlleva la satisfacción y enriquecimiento de docentes y estudiantes" (2005).

Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntzak ikaslea ardatz hartu eta diziplinaren berezko gaitasunetan trebatzen du. Estrategia horiek ikaskuntza eraikuntza-prozesu bat bezala hartzen dute, eta ez prozesu ez-harkor gisa. Psikologia kognitiboak behin eta berriro erakutsi du memoriaren egitura garrantzitsuenetako bat elkartze-memoria dela. Jakintza erlazionatutako kontzeptu-sareetan egituratuta dago. Sare horiek sare semantikoak dira. Informazio berria jada existitzen den sarera egokitzen da. Konexio hori egiteko moduaren arabera, informazio berria arazoak konpontzeko edo egoerak ezagutzeko erabili ahalko da, ala ez. Horrek ikaskuntza informazioa jasotzeko eta gordetzeko egintzatzat bakarrik ez hartzea, eta prozesu gisa hartzea eskatzen du.

Adibidez, hasieran, magistrozentrismoan irakaslea protagonista zen eta ondoren, paidozentrismora pasatzean, ikaslea hezkutzaren ardatza bihurtu da. Gaur egungo irakasleek ikasleen beharrak diagnostikatu behar dituzte, haien interesetatik abiatuz. Gainera, ikasketetan motibatu eta hauetan esanguratsuak izateaz aparte, ezagueren eskuraketaren kontrol bat eramatea exijitzen dizkiete (Llamas, 2012).

Halaber, agertokiaren dinamika oso erabilgarria da, Dinamika honetan ikasleen empatia lantzea du helburu, izan ere, irakaslea ikasleei egoera bat planteatzen die eta egoera honetan barneratzea eta haiek protagonistak izatea eskatzen die empatia lantzeko asmoz.

Azaldu ditugun metodologia aktiboen ezaugarriak aipatuko ditugu orain: 
  • Metodologia aktiboek lan giro eta giro sozialaren antzeko giroa osatzen dute, non ez diren giro hauen erresistentzia normalik sortzen. 
  • Ikasleen garapen integrala.
  • Arazoen konponketetan oinarritu = ikasleak erronkaren aurrean jarri.
  • Eduki esanguratsuak.
  • Ikasleak motibatu.
  • Ikasleak erdigunean.
  • Irakaslea gidaria. 
  • Lan kolektiboa zein indibuala.
  • Pertsonen arteko erlazioa.
  • Etengabeko hobekuntza.
  • Sormena, arrazonamendua eta kritikotasuna landu.
Alde batetik, honako hauek dira metodologia aktiboen abantailak: 
  • Motibazio handiagoko ikasleak.
  • Ikaskuntza esanguratsua.
  • Pentsatzeko gaitasuna garatu.
  • Ikasteko gaitasuna garatu.
  • Lan egiteko eredua barneratu.
  • Informazioa gelditzeko aukera handiagoa.
  • Ezagutza integratu.
  • Garatutako gaitasunak.
  • Autonomia garatu.
  • Gaitasunen ulermen eta garapena.
Beste aldetik, honakoak dira desabantailak:
  • Trantsizio zaila.
  • Curriculum moldaketa.
  • Denbora beharra.
  • Garestia.
  • Irakasleen gaitasun eza.
Lopez, F. (2005). Metodologías participativas en la enseñanza universitaria. Madrid: Narcea.
Llamas, P. (2012). El paidocentrismo en la educación actual. La Jornada. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.lja.mx/2012/11/el-paidocentrismo-en-la-educacion-actual-discere/

domingo, 12 de marzo de 2017

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAK

Azken 30 urteetan zehar hezkuntza politiken zurrunbilo batean sartuta egon arren, proposatutako berrikuntzen eragina ordea ez da oso eraginkorra izan klaseen errealitateetan. Hau guztia eta klaseko aurkezpenak kontuan hartuz, testu ideia interesgarri eta esanguratsuenak hurrengo testuan islatu ditugu.
1- HEZKUNTZA ERREFORMAK


Zer dira?
Gizartean kohesio eta eraginkortasun ekonomikoa lortzeko nahiz ikuspuntu desberdinak jorratzeko egiten eta antolatzen diren ereduak dira.


Zertarako?
Hezkuntza erreformak porrot politiko eta sozialak gainditzeko diseinatuak daude. Halaber, hauekin lehiakortasun emankorra hobetzen da eta eskolaren etengabeko krisiari erantzuna ematen zaio.


Erreforma garrantzitsuak?
Historian zehar hezkuntza erreforma ugari proposatu eta indarrean egon dira. Hauek dira erreforma horiek:
1857ko erreforma liberala edo Moyano Legea:
· Elizak zuzendua.
· Kleroari eta nobleziari zuzendua.
· Hezkuntza-Instituzio bakarra (Unibertsitatea).


1970ko Hezkuntza erreforma:
· Eskaera soziala sustatu.
· Hezkuntza basikoa doain.
· Estruktura bipolarra apurtu.
· Atentzio eskasa Haur Hezkuntzari.
· Batxilergoko plangintza eza.


1990ko Hezkuntza erreforma:
· 16 urtera arteko nahitaezko eta doaineko hezkuntza.
· Arautegia garatu.
· Irakasleak prestakuntza egokirik gabe.


LOGSE-k (1990) (egoera hobetu zuen)
· Lehen Hezkuntza sei urteetara murriztu.


LOE(2006)
· Kontsentsua.
· Itunpeko erakundeen eta sindikatu esanguratsuenen arteko akordioen lorpena.
· Sistema egonkorra.


LOMCE (2013)
· Hezkuntza ibilbidearen hautapena aurreratu.
· Etapa bakoitzaren amaieran derrigorrezko nazio proba (Zuzenketa hezkuntza zentroaren kanpoko irakaslea egiten du).
· Oinarrizko Lanbide Heziketa berria.
· Gobernuaren laguntza ekonomiko handiagoa.
· Erlijioa hautazkoa.


Hezkuntza erreformen eredu desberdinak:


Eredu sozialak: Bi eredu sozial nabarmentzen dira, batetik esklusio eredua (gaitasunetan oinarritutako sailkapena) eta bestetik, barneratze edo inklusio eredua (guztiei aukera berdinak ematean oinarrituta).


Eskola eredua: Estatuak erreformak planteatzean, gatazka politikoak sortzen dira, alderdi neoliberalak sortuz. Hauek hezkuntza sistema pribatizatzen du eta publikoa, berriz, gutxiesten du.


Eredu Pedagogikoa: Eredu honek eredu politikoen menpe dago eta beraz, metodologia alda daiteke (tradizionala edo berritzailea).


Kudeaketa eta partizipazio eredua: Parte-hartzea eta kooperazioa sustatzen duen eredua gainbeheran dagoenez, eredu demokratiko honen sustapena edo desagerpena gerta daiteke.
Erreforma hauek elkarrizketa eta entzute prozesu baten bidez ezartzen dira.


Erreformen porrotaren zergatia?
Erreforma desberdinak egotearen arrazoia aurreko erreforma guztien porrota da. Hurrengoak dira erreformen gutxiegizko arrakastaren zergatiak:
Aurreko erreformak porrot egiten dutenez,
· Hezkuntzaren errealitatearen diagnostiko sakon eta erreal baten gabezia.
· Finantziazioa, betiko ezezaguna.
· Hezkuntza eta politiko arloen desadostasuna.
· Irakasleriaren prestakuntza eta konpromisoa.
· Arazoak aplikatzeko garaian.
· Diseinu uniformeak errealitate ezberdinetarako.
· Hezkuntza erreformen bakardadea.


Erreformen arazoak edo mugak?
Hezkuntza erreformek bi arazo dituzte; batetik, erreformen arloen arteko harreman eza eta bigarrenik, horien sormenaren eta aplikazioaren arteko gehiegizko denbora. Arazo horiek konpontzeko, erreformen ukapena da konponbidea; erreformak jarri beharrean, kalitatezko neurriak jarriz.


2- IKT
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), informazioaren eta komunikazioaren arloko zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da.
-Informatika eta sistema digitaleko tresnak
-Komunikazio digitalekozerbizuak
-Gizarte modernoaren beharrak eta erabilera aurreratuak


Etekin Nagusia
1- Klasean dauden gaurko mugak gainditu.
2- Ikasketa komunikatiboa eman.
3- Pentsamendu kritikoa eta diziplinarteko irakaskuntza eta ikasketa.


FUNTZIOA
1- Umeek heziketaren alderdiak bizitza errealarekin erlazionatu.
2- Klasearen eta kanpokoko munduaren artean dauden oztopoei aurre eginez.


ABANTAILAK
1- Estrategia berriak eta trebetasunak eboluzionatzen eta garatzen jarraituko dute bizitza osoan zehar.
2- Hizkuntza eta kulturarteko gaitasuna garatzen lagundu.
3- Adituetako eta ez-adituetako feedback-a jasotzen dute.


OZTOPOAK ETA NOLA GAINDITU?
Irakasleen maila: irakasleek ez dute teknologia berrien erabileraren ezaguerarik →  entrenamendu egokiaren bitartez
Eskolaren baliabideak: IKTaren gabezia edo kalitate urria→ azpiegitura teknologikoak gainditu


Sistemaren maila: oztopo hauek Europako herri desberdinetako ebaluazioei eta balorazioei berditzen dira→ sistema tradizionalarekin erlazionatuta


ONDORIOAK
1- Heziketa tradizionala curriculum itxia dauka.
2- IKTa integratzen denean, buruz ikasteko eta informazioa errepikatzeko eta ez sortzeko edo ikertzeko.
3- Noizean behingo praktikan egiten diren aldaketa txikiak, bai eskolaren barruan bai kanpoan ikusi daitezke.
4- IKTaren erabilera aldatzen →  aldaketa txiki eta gradualei bide eman diezaieke.