Lopezek esaten duen eran metodologia
aktiboak "es un proceso interactivo basado en la comunicación
profesor-estudiante, estudiante-estudiante, estudiante- material
didáctico y estudiante-medio que potencia la implicación responsable de
este último y conlleva la satisfacción y enriquecimiento de docentes y
estudiantes" (2005).
Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntzak ikaslea ardatz hartu
eta diziplinaren berezko gaitasunetan trebatzen du. Estrategia horiek
ikaskuntza eraikuntza-prozesu bat bezala hartzen dute, eta ez prozesu
ez-harkor gisa. Psikologia kognitiboak behin eta berriro erakutsi du
memoriaren egitura garrantzitsuenetako bat elkartze-memoria dela.
Jakintza erlazionatutako kontzeptu-sareetan egituratuta dago. Sare
horiek sare semantikoak dira. Informazio berria jada existitzen den
sarera egokitzen da. Konexio hori egiteko moduaren arabera, informazio
berria arazoak konpontzeko edo egoerak ezagutzeko erabili ahalko da, ala
ez. Horrek ikaskuntza informazioa jasotzeko eta gordetzeko egintzatzat
bakarrik ez hartzea, eta prozesu gisa hartzea eskatzen du.
Adibidez, hasieran, magistrozentrismoan irakaslea protagonista zen eta
ondoren, paidozentrismora pasatzean, ikaslea hezkutzaren ardatza bihurtu
da. Gaur egungo irakasleek ikasleen beharrak diagnostikatu behar
dituzte, haien interesetatik abiatuz. Gainera, ikasketetan motibatu eta
hauetan esanguratsuak izateaz aparte, ezagueren eskuraketaren kontrol
bat eramatea exijitzen dizkiete (Llamas, 2012).
Halaber, agertokiaren dinamika oso erabilgarria da, Dinamika honetan
ikasleen empatia lantzea du helburu, izan ere, irakaslea ikasleei egoera
bat planteatzen die eta egoera honetan barneratzea eta haiek
protagonistak izatea eskatzen die empatia lantzeko asmoz.
Azaldu ditugun metodologia aktiboen ezaugarriak aipatuko ditugu orain:
- Metodologia aktiboek lan giro eta giro sozialaren antzeko giroa osatzen dute, non ez diren giro hauen erresistentzia normalik sortzen.
- Ikasleen garapen integrala.
- Arazoen konponketetan oinarritu = ikasleak erronkaren aurrean jarri.
- Eduki esanguratsuak.
- Ikasleak motibatu.
- Ikasleak erdigunean.
- Irakaslea gidaria.
- Lan kolektiboa zein indibuala.
- Pertsonen arteko erlazioa.
- Etengabeko hobekuntza.
- Sormena, arrazonamendua eta kritikotasuna landu.
Alde batetik, honako hauek dira metodologia aktiboen abantailak:
- Motibazio handiagoko ikasleak.
- Ikaskuntza esanguratsua.
- Pentsatzeko gaitasuna garatu.
- Ikasteko gaitasuna garatu.
- Lan egiteko eredua barneratu.
- Informazioa gelditzeko aukera handiagoa.
- Ezagutza integratu.
- Garatutako gaitasunak.
- Autonomia garatu.
- Gaitasunen ulermen eta garapena.
Beste aldetik, honakoak dira desabantailak:
- Trantsizio zaila.
- Curriculum moldaketa.
- Denbora beharra.
- Garestia.
- Irakasleen gaitasun eza.
Lopez, F. (2005). Metodologías participativas en la enseñanza universitaria. Madrid: Narcea.
Llamas, P. (2012). El paidocentrismo en la educación actual. La Jornada. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.lja.mx/2012/11/el-paidocentrismo-en-la-educacion-actual-discere/
Llamas, P. (2012). El paidocentrismo en la educación actual. La Jornada. Honako webgune honetatik berreskuratua: http://www.lja.mx/2012/11/el-paidocentrismo-en-la-educacion-actual-discere/
No hay comentarios:
Publicar un comentario