Mostrando entradas con la etiqueta konpetentziak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta konpetentziak. Mostrar todas las entradas

domingo, 12 de febrero de 2017

KONPETENTZIAK II

Erantzun honako galdera hauei:

1. Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

José Moyak eman duen definizioa hurrengoa da. Konpetentzia testuinguru jakin batean zeregin zehatz bat betetzeko pertsona batek erabiltzen dituen errekurtsoak dira. Hau da, pertsona jakintsua izan arren horrek ez du esan nahi pertsona hori konpetentea denik. Pertsona hori konpetentea izango da errekurtso guztiak lortzeko gai denean. Konpetentzia bakarrik lortu egingo da gauzen multzoak egoki sortzen direnean, hau da, pertsonak egoki erabiltzen dutenean.

Aldiz, Heziberrik bi motatako konpetentziak planteatzen ditu; alde batetik, oinarrizko zehar konpetentziak edo orokorrak, eta bestetik, diziplina barneko/arteko oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia espezifikoak. Beraz, bi definizio ezberdin ematen ditu Heziberrik:

  • Oinarrizko zehar-konpetentziak edo orokorrak: bizitzako esparru eta egoera guztietan–esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan–arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai diziplina-arlo guztietako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan. Arlo edo ikasgai guztietan orotara egindako lanaren bidez sustatu eta indartu behar dira zehar-konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira.
  • Diziplina barneko/arteko oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia espezifikoak: bizitzako esparru eta egoeretan–esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan–arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, eta, haietan, diziplina-arloren bateko berariazko baliabideak erabiltzen dira. Diziplina barneko konpetentziek diziplina-matrize bat dute oinarri, eta arloen berezko arazo-egoeren bitartez eskuratzen dira; halere, badute transferentzia-gaitasunik eta funtzio anitzekoak dira, diziplina-arlo batekin edo batzuekin lotutako arazo-egoerak konpontzeko balia baitaitezke.
2. José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Gure hezkuntza sisteman ikaskuntzaren lau mota eta maila dute garrantzia: konpetentzia, gaitasuna, portaera eta jokabidea.

Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzean pertsonek nahitaez ikasten dituzten zortzi ikaskuntza mota existitzen dira. Hauek betetzeko ezinbestekoak dira hiru irizpide:
  • Gehiengoaren eskura egon behar da, guztien eskura ez badago ez da basikoa izango. Derrigorrezko hezkuntza ezin da selektiboa izan eta guztion eskura egon behar da eta guztientzako laguntza eskaini. Haren eginkizuna ez da hoberenak hautatzea, baizik eta, ikasle guztiei lagundu hauek hobe dezaten.  
  • Oinarrizkoa aintzakotzat hartzen duguna bizitzaren esparru guztietan komuna izan behar da. Hau da, pertsona bezala garatzen laguntzeko behar-beharrezkoa da dimentsio guztietan konpetentea izatea. 
  • Oinarrizkoa dena ikasten jarraitzeko lagundu dezake, izan ere, bizitzan zehar ikasten jarraituko dugulako. 

3. Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia. 

Moyak estrategia batzuei buruz hitz egiten du. Horietako bat irakasleen birziklapenean oinarritzen da. Moyaren arabera, estrategia hau ez da jarraitu behar; izan ere, honek ez du hobetzerik ekartzen. Irakasleek haien erantzunak erabakitzeko askeak dira baina ez horien ondorioak.

Halaber, Moyak iradokitzen du gure sistema egonkorra gainditu behar dela. Askoren ustez, gure sistema guztiz desegonkorra da, baina egia esan, ez. Azken erreforma guztiak LOMCE bezalako erreformak izan dira aldaketa txiki txikiak eginda. Horregatik, Moyaren ustez, ezin da sistema hain egonkorra eduki.

4. Ebaluaziori dagokionez,zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko.Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Moyak, ebaluatzerako orduan, hiru elementu kontuan hartzen ditu: jokamoldea, jarrera eta gaitasunak. Hiru elementu hauek ebaluatu ahal izateko, derrigorrezko bi gauza aipatzen ditu. Alde batetik, informazio iturriak aipatzen ditu; hauek oso garrantzitsuak dira. Bestetik, ebaluatzeko irizpideak aipatzen ditu.

Ebaluazio irizpideetan barneratzeko, Heziberrik adierazten duena aipatzen du. Izan ere, Moyak adierazten duen bezala, zortzi oinarrizko konpetentziak daude eta ebaluatzeko irizpideak ez daukate konpetentzia hauekin erlaziorik, curriculum arlo edo sailekin baizik. Hortaz, arlo edo sail hauen ebaluazio irizpideak oinarrizko konpetentziekin lotu behar ditugu ebaluazioa ondo gidatu ahal izateko.

Ebaluazio on bat egiteko, informazio iturriak oso garrantzitsuak dira; baina, egokienak erabiltzeko, egitekoen emaitzak sortzen dituzten iturriak dira. Hauek egitekoak nola ebazten direnen buruzko datuak lortzen dituzten iturriak dira; hau da, ikasleak azaroak edo zailtasunak izan dituzten edo ez adierazten dute.

miércoles, 8 de febrero de 2017

KONPETENTZIAK I

Oinarrizko Hezkuntzarako curriculum Dekretua 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena da.
236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculuma orientatzailea lortzeko linka:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf

Dekretu hau aztertzeko eskema bat agertzen zaizue jarraian:

- Zertarako ikasi? Konpetentzietan eta helburuetan azaltzen da.
3 konpetentzia mota aurki daitezke: oinarrizkoak (16.or), zeharkakoak (5mota) (29.or) eta diziplina barnekoak (7mota) (57.or).
Hauek dira diziplina barnekoak: euskara eta literatura, atzerriko lehen hizkuntza, matematika, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak eta arte hezkuntza.
Euskara eta literaturari dagozkien helburuak 118.or-an agertzen dira, atzerriko lehen hizkuntzari dagozkionak 142.or-an, matematikari dagozkionak 163an, natur zientzientako helburuak 190.or-an, gizarte zientzietakoak 208an, balio sozial eta zibikoetakoak 237an, arte hezkuntzakoak 251.or-an eta gorputz hezkuntzakoak, aldiz, 268.or-an.

- Zer ikasi? Edukietan agertzen da, eta zikoetan banatzen dira edukiak. Euskara eta literaturari dagozkien helburuak 119.or-an agertzen dira, atzerriko lehen hizkuntzari dagozkionak 142.or-an, matematikari dagozkionak 164an, natur zientzientako helburuak 191.or-an, gizarte zientzietakoak 209an, balio sozial eta zibikoetakoak 237an, arte hezkuntzakoak 252.or-an eta gorputz hezkuntzakoak, aldiz, 268.or-an.

- Nola ikasi? Metodologian agertzen da (112.or). 3 dimentsio hartzen dira aintzat: soziala, konstruktibista eta interaktiboa.

- Noiz ikasi? Lehenengo eta bigarren zikoetan.

- Nola ebaluatu? Ebaluazio irizpide eta lorpen-adierazkeetan agertzen da. Euskara eta literaturari dagokion helburuak 132. or-an agertzen dira, atzerriko lehen hizkuntzari dagozkionak 153.or-an, matematikari dagozkionak 178.or-an, natur zientzietako helburuak 199.or-an, gizarte zientzietakoak 220an, balio sozial eta zibikoetakoak 243an, arte hezkuntzakoak 261.or-an eta gorputz hezkuntzakoak, aldiz, 275 or-an.

- Zer ebaluatu? Konpetentziak: zeharkakoak eta disziplina artekoak. Diziplinak kontuan hartu behar ditugu zeharkakoak ebaluatzeko.

- Noiz ebaluatu? Hasietakoa, hezigarria, batutzailea.

- Nola ebaluatu? Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza (115. or). Kuantitatibo eta kualitatibo (116. or).