viernes, 24 de febrero de 2017

CURRICULUMAREN ZEHAZTAPEN MAILAK

Curriculumean aurkitu ditzakegun zehaztapen maila desberdinak landu ditugu taula baten bidez . Lau maila desberdindu ditugu kontuan izanda zehaztapen maila hauek baxuenetik altuenera ematen direla eta bakoitzari buruzko zenbait atal landu ditugu:

MAILAK
Ezaugarriak

1.MAILA
2.MAILA
3.MAILA
4.maila

Dokumentua
Oinarrizko curriculuma diseinua(dekretua): OCD eta DCB.Ikastetxeko proiektu curricularra: IPC eta PCC.
Programazio didaktikoa, unitate desberdinen multzoa.
Gelako programazioa:
Unitate didaktikoa.
Jarduerak.
Bankako egokitzapen curriculuma: CEI eta ACI.



Definizioa
Marko orokorra da non preskripzio eta orientazio multzo bat formulatzen den hezkuntza eskolarraren asmo eta estrategia egokienei buruz.
- Zer ikasi? Zer ebaluatu?
- Nola ikasi? Nola ebaluatu?
- Noiz ikasi? Noiz ebaluatu?
Bideratzen duen dekretua dela esan dezakegu.
Gainera, dokumentu honen bitartez, helburuak, edukiak, metodologiak, gaitasunak, ebaluzaio irizpideak... zehaztuko dira eta hau gobernuak ezarten dituen gutzieneko irakaskuntza eta oinarrizko alderdietatik abiatuko da. 


Ikastetxe zehatz baten baldintzatzaileak kontuak hartuta, Oinarrizko Curriculuma materializatezko hartzen diren erabakiak.
*Unitate didaktikoa, ikaste zehatza bideratzen duen programa.
Irakasleek haurrekin zuzenean lantzen dituen unitateak.
*Heziketa ziklo bakoitzean dauden alorreko unitate didaktikoan multzoa hauek ordenatuta eta sekuentzialki agertzen direnak.
Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat, ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapena. Ikasleriaren aniztasunari erantzuna emateko aparteko neurria dela esan dezakegu.

Izaera
Derrigorrezkoa, gidatzailea eta preskitiboa.
Zentro konkretu batentzat: orokorra, gidatzailea, hautazkoa eta orokorra.Didatiko-Antolatzailea. Talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren planifikatzailea.Didaktiko-Antolatzailea. Aniztasunari emandako trataera.
Arduraduna
Egilea
Hezkuntza Administrazioa:
-Zientzia eta Hezkuntza Ministerioa (MEC)
-Euskal autonomia erkidegoko konpetentziak.
Irakasle taldea: edukien irakaskuntza koherentzia eta progresio egoki bat bermatzeko. 
Hezitzaile eta irakasle taldeak.Gela konkretu baten irakasleak, tutoreak, espezialistak, heziketa bereziko ikrakasleen laguntzarekin.

Baldintzatzaileak
Estatu mailatik datozten legeak: Hezkuntza Sistemaren ordenamendu lege eta erkidegoetakoa (Lomce, dekretua).


*Hezkuntza proiektuak, hau da, HeziBerri.
*Oinarrizko curriculuma diseinua(dekretua) OCDA.
*Ikastetxearen errealitatearen ezagutza.
Irakasle taldea. Ziklo edo maila jakin bateko irakasleak.- Ikasgelako programazioa.
- Gizabanakoaren ezagutza.

Osagarriak/Edukiak
- Helburu Orokorrak.
- Etapako Alor Kurrikularrak.
- Alorretako helburu orokorrak.
- Alorretako eduki-blokeak.
- Orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak.
- Oinarrizko Konpetentziak.
- Metodologia.
- Zikloetako Helburu Orokorrak.
- Edukien saila eta sekuentziazioa.
- Oinarrizko konpetentziak.
- Metodologia orientabideak.
- Espazio eta denbora orientatzeko irizpideak.
- Material Didaktikoak.
- Ebaluazio irizpideak.
- Zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak.
- Ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa edo banaketa.
- Ikaskuntzaren denboralizazioa.
- Ebaluazio jarduerak.
- Erabili behar den didaktikazko materialen antolaketa.
-Helburuak.
-Edukiak.
-Oinarrizko konpetentziak.
-Metodologia.
-Ebaluzioa.

Bi mota desberdintzen dira: esanguratsuak, moldatu behar dira edo adappatazioa eta beste alde batetik, ez-esaguratsuak, unitate didaktikoen aldaketa beharren arabera.

Adibidea
HeziBerri edo LOMCE










Ikastetxea: Ikastetxeko hezkuntza proiektua.


Irakaslea: Unitate didaktikoa.
Programazio didaktikoa 2 urte (Edebé)




Gorputza: http://neyurna.blogspot.com.es/2010/06/sekuentzia-didaktikoa.html

domingo, 12 de febrero de 2017

KONPETENTZIAK II

Erantzun honako galdera hauei:

1. Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.

José Moyak eman duen definizioa hurrengoa da. Konpetentzia testuinguru jakin batean zeregin zehatz bat betetzeko pertsona batek erabiltzen dituen errekurtsoak dira. Hau da, pertsona jakintsua izan arren horrek ez du esan nahi pertsona hori konpetentea denik. Pertsona hori konpetentea izango da errekurtso guztiak lortzeko gai denean. Konpetentzia bakarrik lortu egingo da gauzen multzoak egoki sortzen direnean, hau da, pertsonak egoki erabiltzen dutenean.

Aldiz, Heziberrik bi motatako konpetentziak planteatzen ditu; alde batetik, oinarrizko zehar konpetentziak edo orokorrak, eta bestetik, diziplina barneko/arteko oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia espezifikoak. Beraz, bi definizio ezberdin ematen ditu Heziberrik:

  • Oinarrizko zehar-konpetentziak edo orokorrak: bizitzako esparru eta egoera guztietan–esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan–arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, bai diziplina-arlo guztietako egoeretan, bai eguneroko bizitzako egoeretan. Arlo edo ikasgai guztietan orotara egindako lanaren bidez sustatu eta indartu behar dira zehar-konpetentziak, eta bizitzako esparru eta egoera guztietan integratu edo barneratuz eskuratzen eta erabiltzen dira.
  • Diziplina barneko/arteko oinarrizko konpetentziak edo konpetentzia espezifikoak: bizitzako esparru eta egoeretan–esparru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta lanekoetan–arazo-egoerak eraginkortasunez ebazteko behar diren konpetentziak dira, eta, haietan, diziplina-arloren bateko berariazko baliabideak erabiltzen dira. Diziplina barneko konpetentziek diziplina-matrize bat dute oinarri, eta arloen berezko arazo-egoeren bitartez eskuratzen dira; halere, badute transferentzia-gaitasunik eta funtzio anitzekoak dira, diziplina-arlo batekin edo batzuekin lotutako arazo-egoerak konpontzeko balia baitaitezke.
2. José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?

Gure hezkuntza sisteman ikaskuntzaren lau mota eta maila dute garrantzia: konpetentzia, gaitasuna, portaera eta jokabidea.

Derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitzean pertsonek nahitaez ikasten dituzten zortzi ikaskuntza mota existitzen dira. Hauek betetzeko ezinbestekoak dira hiru irizpide:
  • Gehiengoaren eskura egon behar da, guztien eskura ez badago ez da basikoa izango. Derrigorrezko hezkuntza ezin da selektiboa izan eta guztion eskura egon behar da eta guztientzako laguntza eskaini. Haren eginkizuna ez da hoberenak hautatzea, baizik eta, ikasle guztiei lagundu hauek hobe dezaten.  
  • Oinarrizkoa aintzakotzat hartzen duguna bizitzaren esparru guztietan komuna izan behar da. Hau da, pertsona bezala garatzen laguntzeko behar-beharrezkoa da dimentsio guztietan konpetentea izatea. 
  • Oinarrizkoa dena ikasten jarraitzeko lagundu dezake, izan ere, bizitzan zehar ikasten jarraituko dugulako. 

3. Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia. 

Moyak estrategia batzuei buruz hitz egiten du. Horietako bat irakasleen birziklapenean oinarritzen da. Moyaren arabera, estrategia hau ez da jarraitu behar; izan ere, honek ez du hobetzerik ekartzen. Irakasleek haien erantzunak erabakitzeko askeak dira baina ez horien ondorioak.

Halaber, Moyak iradokitzen du gure sistema egonkorra gainditu behar dela. Askoren ustez, gure sistema guztiz desegonkorra da, baina egia esan, ez. Azken erreforma guztiak LOMCE bezalako erreformak izan dira aldaketa txiki txikiak eginda. Horregatik, Moyaren ustez, ezin da sistema hain egonkorra eduki.

4. Ebaluaziori dagokionez,zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko.Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.

Moyak, ebaluatzerako orduan, hiru elementu kontuan hartzen ditu: jokamoldea, jarrera eta gaitasunak. Hiru elementu hauek ebaluatu ahal izateko, derrigorrezko bi gauza aipatzen ditu. Alde batetik, informazio iturriak aipatzen ditu; hauek oso garrantzitsuak dira. Bestetik, ebaluatzeko irizpideak aipatzen ditu.

Ebaluazio irizpideetan barneratzeko, Heziberrik adierazten duena aipatzen du. Izan ere, Moyak adierazten duen bezala, zortzi oinarrizko konpetentziak daude eta ebaluatzeko irizpideak ez daukate konpetentzia hauekin erlaziorik, curriculum arlo edo sailekin baizik. Hortaz, arlo edo sail hauen ebaluazio irizpideak oinarrizko konpetentziekin lotu behar ditugu ebaluazioa ondo gidatu ahal izateko.

Ebaluazio on bat egiteko, informazio iturriak oso garrantzitsuak dira; baina, egokienak erabiltzeko, egitekoen emaitzak sortzen dituzten iturriak dira. Hauek egitekoak nola ebazten direnen buruzko datuak lortzen dituzten iturriak dira; hau da, ikasleak azaroak edo zailtasunak izan dituzten edo ez adierazten dute.

miércoles, 8 de febrero de 2017

KONPETENTZIAK I

Oinarrizko Hezkuntzarako curriculum Dekretua 236/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena da.
236/2015eko Dekretuaren II. Eranskina osatzen duen curriculuma orientatzailea lortzeko linka:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/heziberri_2020/eu_2_proyec/adjuntos/OH_curriculum_osoa.pdf

Dekretu hau aztertzeko eskema bat agertzen zaizue jarraian:

- Zertarako ikasi? Konpetentzietan eta helburuetan azaltzen da.
3 konpetentzia mota aurki daitezke: oinarrizkoak (16.or), zeharkakoak (5mota) (29.or) eta diziplina barnekoak (7mota) (57.or).
Hauek dira diziplina barnekoak: euskara eta literatura, atzerriko lehen hizkuntza, matematika, natur zientziak, gizarte zientziak, balio sozial eta zibikoak eta arte hezkuntza.
Euskara eta literaturari dagozkien helburuak 118.or-an agertzen dira, atzerriko lehen hizkuntzari dagozkionak 142.or-an, matematikari dagozkionak 163an, natur zientzientako helburuak 190.or-an, gizarte zientzietakoak 208an, balio sozial eta zibikoetakoak 237an, arte hezkuntzakoak 251.or-an eta gorputz hezkuntzakoak, aldiz, 268.or-an.

- Zer ikasi? Edukietan agertzen da, eta zikoetan banatzen dira edukiak. Euskara eta literaturari dagozkien helburuak 119.or-an agertzen dira, atzerriko lehen hizkuntzari dagozkionak 142.or-an, matematikari dagozkionak 164an, natur zientzientako helburuak 191.or-an, gizarte zientzietakoak 209an, balio sozial eta zibikoetakoak 237an, arte hezkuntzakoak 252.or-an eta gorputz hezkuntzakoak, aldiz, 268.or-an.

- Nola ikasi? Metodologian agertzen da (112.or). 3 dimentsio hartzen dira aintzat: soziala, konstruktibista eta interaktiboa.

- Noiz ikasi? Lehenengo eta bigarren zikoetan.

- Nola ebaluatu? Ebaluazio irizpide eta lorpen-adierazkeetan agertzen da. Euskara eta literaturari dagokion helburuak 132. or-an agertzen dira, atzerriko lehen hizkuntzari dagozkionak 153.or-an, matematikari dagozkionak 178.or-an, natur zientzietako helburuak 199.or-an, gizarte zientzietakoak 220an, balio sozial eta zibikoetakoak 243an, arte hezkuntzakoak 261.or-an eta gorputz hezkuntzakoak, aldiz, 275 or-an.

- Zer ebaluatu? Konpetentziak: zeharkakoak eta disziplina artekoak. Diziplinak kontuan hartu behar ditugu zeharkakoak ebaluatzeko.

- Noiz ebaluatu? Hasietakoa, hezigarria, batutzailea.

- Nola ebaluatu? Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza (115. or). Kuantitatibo eta kualitatibo (116. or).

martes, 7 de febrero de 2017

ESKOLA BIZIPENAK



1. Neska jantzia / Gabonak eta Agate Deuna jaia

                                                                          


             
             Txikitatik ikastolan eta etxean Euskal Herriko kultura eta ohiturak erakutsi dizkidate, bereziki, Gasteizen erabili ohi den neska jantzia. Sei hilabete nituela, Gasteizko jaietan nire gurasoek neskaz jantzi ninduten eta hortik aurrera, gaur egun arte urtero janzten dut jantzia. Haurtzaindegira zein ikastolara Olentzero urtero zihoan bisitan eta, beraz, ikasleek herritarrez janzten ginen (neskaz eta blusaz). Gainera, Agate Deuna jaiak ospatzeko musika irakasgaian abestia prestatzen genuen eta jai egunean ere herritarrez janzten ginen eta guztiok batera abestia abesten genuen bakoitza bere makila eskuetan zuelarik. 

                Gaur egun dudan oroitzapena oso ona da, izan ere, egun horietan primeran pasatzen nuen nire klase-kideekin batera. Gainera, oso jantzi berezia da nire hiriko kultura irudikatzen baituelako eta horretaz oso harro nago. Horregatik, espero dut ohitura honekin urte gehiago jarraitzea. Etorkizuneko irakasle bezala Euskal Herriko ikastoletan irakastea eta gure kultura islatzen duten jai hauek prestatzea gustatuko litzaidake ikasleak kultura ezagutzeko eta, bereziki ondo pasatzeko.


2. Arte Ederren museoa
 


           
             Ikasturtean zehar klasearekin hainbat irteera egiten genituen. Argazki honetan nire klasea ageri da Arte Ederretako museoa bisitatu genuenean. Irteera hau goizean izan zen eta hainbat ekintza egin genituen; hauen artean, ipuin-kontalaria eta sormenezko tailerrak. Museo hura bisitatzea oso egokia iruditzen zait, izan ere, artearen bidez sormena eta zoriontasuna garatzen da. Gainera, bertako arduradunak marrazteko koadernoa eman zigun goiz horretan ikasi genuena islatzeko, beraz gure irakaslearekin klasean marrazten aritu ginen ondoren. 

            Egun horretaz dudan oroitzapena ona da; izan ere, klase-kideekin primeran pasa nuen eta arteari buruz gauza ezberdinak ikasi nituen. Beraz, irakasle bezala ekintza errepikatuko nuke nire ikasleekin.  

3. Lehenengo Jaunartzea
 


             Jaunartze egunaren argazkia da hau, nire ondoan ageri den neska, txikitatik nire klase-kidea izan da, eta baita laguna ere. Katekesira joatea ez zen munduko gauzarik entretenigarriena, baina ikastolako lagunekin joaten nintzenez azkenean ondo pasatzen nuen. Hala ere, klase ezberdinetan beste ikastoletako ikasleekin banatzen gintuzten.
            2006ko ekainaren 18an, nire lehen jaunartzea izan zen. Egun berezia izan zen niretzat ez baitzelako ohiko jaunartzeak bezala. Gasteizen egin ordez, Murgiako elizan ospatu genuen eta zuriz jantzi ordez kaleko arroparekin jantzi ginen. Ondoren, bazkari handia egin ordez, "lunch" moduko bat prestatu genuen guztiok batera egoteko. 

4. Udako solstizioaren festa


              Urtero udaren hasierarekin batera solstizioaren jaia ospatzen genuen. Olabidek jaia prestatzen zuen eta San Joan bezpera zenez sua pizten zuten plazan, ikasleok liburu eta apunte guztiak bertara bota eta erretzen genituen. Ogitartekoak eta edariak banatzen zituzten eta Joselu Anaien kontzertua izaten genuen. Argazki hau jai horren egunekoa da, nire klasekide eta lagunekin ageri naiz Joselu Anaiekin batera dantza egiten. Oroitzapen oso onak ditut; izan ere, udaren hasiera adierazten baitu. Etorkizuneko irakasle bezala jai hau prestatzea gustatuko litzaidake klaseei amaiera ematen diogulako eta oporrei hasiera.  

5. Hamaikagarren  urtebetetzea
 

             Urtero bezala nire urtebetetzea ospatzen nuen, urte bakoitza leku ezberdin batean, alegia. Nire hamaikagarren urtebetetzea aitona-amonen herrian ospatzea erabaki nuen nire klaseko lagunekin batera. Haientzat leku xelebrea izan zen; izan ere, herriak bi etxe eta eliza bakarra dauka eta nire aitona-amonek bakarrik bizi dira. Halaber, gehienak hirian bizi ziren eta ez zuten herri batean egoteko ohiturarik; beraz, apainduegi joan ziren eta kalean jolastu ondoren asko zikinduri ziren. Hala eta guztiz ere, primeran pasa genuen eta oso oroitzapen onak ditut. Gainera, jaso nituen opariak paregabeak izan ziren! Argazki honen bidez adierazi nahi dut. Argazki honen bidez adierazi nahi dut ikastolaz aparte lagunekin egiten diren ekintzak oso garrantzitsuak direla. 

6. Zugarramurdiko kobazuloak 


         Klasearekin egindako irteera hau ikaragarri gustatu zitzaidan. Izan ere, Zugarramurdiko kobazuloak eta sorginen museoa bisitatu baikenituen. Kobazulo horietan XVII mendera arte akelarre ugari egin izan ziren. Hau da, errutinatik irteteko sorginek prestatutako festak, su inguruko dantzak, bilerak, erritualak eta sorginkeriak. 

            Irakasle bezala irteera hau proposatuko nuke Euskal Herriko kulturaren eta ohituren inguruan asko ikasten baitelako. Gure kultura hobeto ikasteko modu oso egokia eta erakargarria iruditzen zait eta ikasleek gai honen inguruan asko interesatzen dira. 

7. Antzerkia LH 6. maila




           Argazki honetan lehen hezkuntzako seigarren mailan egin genuen antzerkia islatzen da, zehazki urte oso baten lana. Seigarren mailako klase bakoitza antzezlan bat prestatu behar zuen eta ikastola egunean gurasoen aurrean antzeztu. Ikus dezakegunez eszena prestatzeko baliabideak eskasak ziren, hala ere ikastolak lortzen zituen jantziak oso egokiak iruditu zitzaizkidan. 



            Etorkizunean irakasle bezala antzezlan bat ikasleekin egitea proposatuko nuke, esperientzia itzela eta aberasgarria baita.  Gainera, lotsa kentzeko eta besteen aurrean hitz egiteko aukera paregabea da eta baita primeran pasatzeko ere. Antzezlan hau egin ondoren asko gustatu zitzaidan antzezlanak egitea. Horregatik, Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi urteetan aukera ematen zuten antzerki irakasgai bezala hartzeko, eta, beraz, beste hizkuntza bat ikasi ordez hori izan zen nire erabakia.   
 
8. Futbol lehiaketa




                Betidanik izan ditut kirolak gustuko eta oso txikia nintzela hasi nintzen kirol hasiera egiten nire ohiko ikastolan. Hainbat kirol praktikatu eta jokatu ondoren saskibaloia gustukoena izan zen eta, horregatik, egun jokatzen jarraitzen dut. Hala ere, jolastokian (guretzat baratza) klase-kideekin batera futbolera jokatzen nuen. 
 

            Kurtsoaren beste neska batzuekin batera futboleko lehiaketa batean parte-hartu nuen. Lehiaketan parte-hartzen zuten beste neska taldeek aldez aurretik osatutako taldeak ziren eta gurea, aldiz, egun pare bat entrenatu genuen elkarrekin bakarrik. Hortaz, gurekin alderatuz haiek oso ondo ezagutzen ziren elkarri eta ondo jokatzen zuten.

            Nahiz eta partidurik ez irabazi eta lehiaketan azkenak gelditu oroitzapen onak sorrarazten dizkidan argazkia da. Porrotaz aparte kurtso bereko neskekin primeran pasa nuen kirola praktikatzen. Hortaz, etorkizunean irakasle bezala gustatuko litzaidake nire ikasleekin kirolarekin zerikusia duten ariketak prestatzea oso garrantzitsua iruditzen baitzait.