martes, 28 de febrero de 2017

ARGAZKI HIZLARIAK



Antzinako ohiturak galtzen joan dira, gaur egongo umeek ez baitute haien denbora librea hainbeste aprobetxatzen lehen bezala. Klasetik ateratzen zirenean eskolaz kanpoko ekintzak bazituzten eta ondoren etxera joaten ziren. Etxean etxerako lanak egiteko denbora gutxi erabiltzen zuten, izan ere, ez baitzuten hainbeste etxerako lanik. Ondoren, kalera joaten ziren haien lagunekin jolastera eta gauera arte kalean jarduten ziren.
Gaur egun badaude neska-mutikoak eguneroko eskolako jardunaren ostean eskolaz kanpoko jarduerak dituztenak ere. Badira kirol jarduerak, kultura jarduerak edota ikasketen errefortsurako jarduerak. Hala ere, umeek ez dute arratsaldeetan denborarik izaten oso lanpetuta dabiltzatelako, egunean zehar jarduera bat baino gehiago izaten dutelako.
Alde batetik, familien nahia dago umeek ahalik eta formazio onena jaso dezaten; bestetik, komeni da kontuan hartzea umearen ongizaterako beharrezkoa dela nahikoa denbora librea izatea. Komeni da kontuan hartzea umearen bizi kalitaterako beharrezkoa dela lanpetuegia ez egotea jarduera instituzionalekin zein helduarorako prestatzea helburu duten jarduerekin. Umearen ongizatea ziurtatzeko garrantzitsua da gaur egungo bere interesei edo beharrei erantzuna ematea. Eta horretarako ezinbestekoa da nahikoa denbora librea izatea.
Ezin dugu ahaztu lehen teknologia ez zela existitzen edo gaur egun baino gutxiago erabiltzen genuela. Beraz, lagunekin gelditzeko etxeko telefonora deitzen zen edo klasean bertan hitz egiten zen arratsaldean leku eta ordu konkretu batean topatzeko. Aldiz, gaur egun teknologiek umeengan eragin handia daukate, txikiak gerenetik teknologiekin kontaktuan egoten baikara. Gero eta adin txikiagoarekin izaten dugu sakeleko telefonoa eta nire ustez kaltegarria da; izan ere, teknologiek denbora asko kentzen digutelako. Umeek lagunekin kalean ibili ordez eta beste umeekin jolastu ordez,  etxean jarduten dute teknologiekin jolasten eta aurrez-aurreko adiskidetasun galtzen dute gehienetan. Halaber, lagunekin kalean dabiltzatenean, nahiz eta guztiak batera egon bakoitza bere telefonoarekin dabil, besteei kasurik egin gabe.   
  



Hezkuntza arloa aztertzen badugu, aldaketa nabaria ikus dezakegu. Duela hainbat urte eskola batek eskaintzen zuen hezkuntza tradizionala zen; hau da, lehenego argazkian ikus dezakegunez ikasleak banaka esertzen ziren, bakoitza bere idazmahaian. Ikasketa mota honekin lortu nahi zuten metodoa autoritarioa eta zuzentzailea zen.
Ikasgelan elementu garrantzitsuena irakaslea da, hura da klasean nagusia eta bere ahotsa entzungo da bakarrik; izan ere, ohiko irakaskuntzan ikasleek ez zuten parterik hartzen. Gainera, ikasleen ezagutzen ikaskuntza kontrolatzea ezinezkoa da hezkuntza sistema ez baita ikasle bakoitzaren ezaugarriei egokitzen.
Ikaskuntza inteligantziaren formazio bezala ulertzen zen eta ikasle-irakasle harremana ez zen oso estua izaten. Azkenik, irakaskuntzan erabiltzen zuten hizkuntza Latina zen eta ebaluatzeko modu bakarra idatzizko azterkeak ziren.
Bestalde, gaur egungo hezkuntza sistema berritzailea da; hau da, bigarren argazkian ikus dezakegunez ikasleak taldeka esertzen dira tale lana sustatzeko asmoz. Ikasgelan elementu garrantzitsuenak ikasleak izango dira eta irakaskuntza metodo honekin parte hartzea sustatzea eta klasea dinamikoagoa egitea lortuko dugu, ikasleek hartzen duten rola libreagoa eta orientatiboagoa izango da.
Hezkuntza sistema honetan dagoen ezagutza esanguratsua da eta garrantzitsuena da ikasleek ikasten ikastea. Horretarako ikasleak taldeka egingo dute lan eta ezagutzak beraien artean partekatuko dituzte. Sistema honetan ikasleen ikaskuntza maila kontrolatzea errazagoa izango da; izan ere, hezkuntza ikasleei egokitzen baita. 
Ikaslearen ikaskuntza aktiboa garrantzitsua da, bere kabuz ikasi behar duelako eta horretarako emaitzak aztertu ordez ikaskuntza prozesua aztertu behar da. Amaitzeko, gaur egungo irakaskuntzan erabiltzen den hizkuntza ikasleen ama hizkuntza da. 













Orain arte alderatu ditudan hezkuntza sistemak gure gizartean izan ditugun sistemak izan dira. Baina badira beste gizarte batzuetan non ez dute horrelako sistemarik ezta oinarrizko hezkuntzarik ere. Afrikan bereziki ume gehienek ez dute ikasteko aukerarik izaten eta abantaila bakun hori duten umeek oso baldintza latzetan ikasi behar dute. Izan ere, ez dute guk ditugun baliabiderik izaten: mahailak, aulkiak, koadernoa, boligrafoa, arbela ezta klase egokia emateko lekurik ere. Amaitzeko, kontuan izan behar dugu batzuetan ume hauek kilometro asko ibili behar dituztela ikastolara joateko. 







No hay comentarios:

Publicar un comentario