Ebaluazioaren inguruko testu honen analisia egingo dugu jarrian: https://drive.google.com/file/d/0B_Uot3EMBr1XSlVZTnNIbmd3V3M/view
1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1.
"Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Irakasleek “ebaluazioa” terminoa
darabilte, “kalifikazio” prozesuaz jardunez, hau da, “notak jarriz”. Baina
ebaluazioa eta kalifikazioa bi prozesu desberdin direla ulertu behar dugu. Ebaluatzeko garaian funtsezkoa da ulertzea
kalifikazioak eta notak jartzeko beharrik gabe egin daitekeela, eta hain zuzen
ere, hori egiten dugunean gure ikasleen ikasketan eragin handia edukiko duela.
1.2.
“Ebaluazio formatiboa/hezigarria”: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
“Ebaluazio
formatiboa/hezigarria”-ren helburu nagusia irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan
gertatzen diren ebaluazio prozesuak hobetzeari erreferentzia egiten dio.
Ikasleek gehiago ikas dezatela
(edota bere akatsak zuzen ditzan) eta irakasleek lan hobea egiteko balio du.
Beste hitzetan esanda, helburu nagusia ez da ikaslea kalifikatzea, baizik eta
ikaslea nola laguntzeko informazioa edukitzea, irakasleek bere lana hobeto
egiten ikas dezaten.
“Ebaluazio
formatiboa/hezigarria”-ren funtzioak hauek dira: gure ikasleen ikasketa
prozesua hobetzea, gure irakaskuntza konpetentzia egunero hobetzea eta gure
ikasgeletan ikasleekin irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.
Ebaluazio hau garatzeko nabarmentzen
diren tresna nagusiak honakoak dira: kontzeptu-mapak, arazoen ebazpena, kasuen
metodoak, proiektuak, egunerokoak, eztabaidak, eta paper-zorroak.
1.3.
“Partekatutako ebaluazioa”: definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak,
erlazionaturiko kontzeptuak.
“Partekatutako Ebaluazioa”
ebaluazio-prozesuetan ikasleen inplikazio bezala definitzen da, ikasketaren
hobekuntzan ekartzen dituen abantaila ugariengatik eta konpetentzia pertsonal,
akademiko edota profesional batzuen eskuraketarengatik. Ezaugarri nagusiak
hurrengoak dira:
●
Ikasketaren
hobekuntza.
●
Autonomia
pertsonala, autorregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuak hobetzen ditu.
●
Analisi
kritikoaren eta autokritikaren ahalmena garatzen ditu.
●
Pertsona
arduratsuen heziketan eta hezkuntza demokratikoaren garapenean funtsezko
prozesua da.
●
Oso
erabilgarria izan ohi da ikasgelaren giroaren hobekuntzan eta ikasgelan eta/edo
heziketa-zentroan bizikidetasun arazo erabakietan.
●
Kasu
batzuetan, irakasleen heziketa-usteekin eta heziketa-zentroaren berezko
proiektu kurrikularrekin koherentzia kontua da.
Irakasleak bere ikasleekin
mantentzen dituen elkarrizketa motak indibidualak edo taldearenak izan
daitezke. Gainera, autoebaluazioaren aurreko prozesuetan edota koebaluazioan
oinarrituta egon daitezke, baita autokalifikazio eta kalifikazio
elkarrizketatuan prozesu paralelo edo osagarriekin eta kalifikazioarekin
erlazionatuta ere. Hots, irakasleak tutorizaziak egiten, berrikusten eta
autoebaluazio-prozesuak edota lanaren azkeneko kalifikazioari begiratzen
ikasleen koebaluazioa kontrolatzen ditu.
Beraz, hiru bide nagusi daude
partekatutako ebaluazioa aurrera eramateko, irakasgai beran osagarriak direnak
haien artean: indibiduala; lan taldeetan eta batzarretan (klasekide guztiek).
1.4.
Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko
kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberrik honela dio: Ikasleak
ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei
buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia
lortu dituzten jakiteko.
2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los
procesos de evaluación educativa.
2.1.
Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu.
[Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak /
Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa -
Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazioari buruz hitz egiten
dugunean, termino ugari aztertu ditzakegu. Horregatik, edozein etapako
ebaluazioarekin erlazionatuta dauden terminoetan zentratzea garrantzitsua da.
Baina, horregatik ez da gutxiagotuko hurrengo baliabideak: zehaztasun prozesua,
teknikak, prozedura, tresnak, ekoizpena, jarduerak, etab. Hau dela eta,
hurrengo terminoak deskribatuko ditugu:
EBALUAZIO
IRIZPIDEAK:
Egiaztatu ahal izan dugunez gero, ez
unibertsitateko heziketa-eremuan ebaluazio-irizpide era eta ikasketa gradua
ezartzen ditu. Zentzu honetan, unibertsitateko eremua irakasgai bakoitzean
kokatzen diren konpetentzien zehaztasun gisa ulertu behar izango genuke. Hala
ere, hau zehazten duen terminoa dago jadanik eta gaur egun ikasketa emaitzak
deritzenak dira, zeinek lortu behar den ikasketa zehazten duten konpetentzia
espezifikoei (ez zeharkakoak) dagokienez ikasleek materia ikastaro zehaztuan
frogatzea baimentzen duten. Beste modu batera esanda, ikasgaien konpetentzia
espezifikoak hauen helburu zaharren baliokideak izango lirateke. Horregatik,
ebaluazio-irizpideak (lehen ikasketa modua eta gradua ezartzen zituztenak)
orain ikasketa emaitzekin parekatu litezke.
Orduan, zer dira ebaluazio-irizpideak?
Edozein kasutan, kalifikazio jardueren ehunekoekin (ohikoa denez) edo
materiaren kalifikazioak zehazten dituen haiekin ez liratekeela, inola ere,
lotu behar izango. Izan ere, lehenengo kalifikazioa izanda,
“kalifikazio-jardueretako ehunekotasuna” izena eman behar izango genioke eta
bigarren kalifikazioa izanda, “kalifikazio-irizpideak”; nahiz eta termino hau
jarduera kalifikatzeko balio duten tresnak zehazten dituztenei zuzenagoa izan.
Beraz, beharbada gaur egun ikasgai
bati buruz hitz egiten dugunean ez genuke kontzeptu hau erabili behar eta horrez gain, ikasleak lortu nahi duguna
identifikatzeko erabili beharko genuke.
EBALUAZIORAKO
BALDINTZAK:
Ebaluaziorako baldintzek ikasleei
jarduerak balioesten uzten dituzten alderdiak
edo baldintzak dira. Ebaluazio-baldintzen adibideak aurkitzen ditugu
hurrengo egoeretan: (a) ikasleek klasera joan behar dute modu erregularrean,
irakasleak burututako jardueren feedback-a egunero eman diezaiotela; (b)
praktiketan egotearen presentzia ezinbestekoa denean, ebaluazio-jarduera
edukitzeko eskubidea izateko; (c) ikasleek lan bat entregatutakoan
autoebaluazioa egin behar duenean, honen azterketa ebaluazio hezigarriaren
bitartez izateko.
EBALUAZIORAKO
JARDUERAK:
Gure kasuan, ikasketa jardueren eta
ebaluazio jardueren artean ez dugu bereizten, ikasketa jarduera batzuk geroago
erabiltzen direla ebaluaziorako, hobetzeko eta ikasteko asmoarekin, soilik;
baita, kasu batzuetan, jarduerek kalifikaziorako ere balio dute. Izan ere,
ebaluazio hezigarriko prozesuetan zehar erabiltzen ditugun tresnak balio
dezakete ikasketa prozesuko kalifikaziora pasatzeko.
Horregatik, ebaluazio-jarduera
ezaguerak, ahalmenak eta lortzen ari diren konpetentziak (bete behar diren
baldintzak) egiaztatzeko ebaluatzen den ikasketa jarduera da. Informazio hau,
hobetzeko eta gehiago ikasteko (ebaluazio hezigarria) edo kalifikatzeko eta
ikasketa prozesuaren amaieran erabiltzeko ere, erabili daiteke administrazioak
eskatzen digun kalifikaziora iristeko. Ebaluazio-Jarduerak ikasleak
konpetentzietara eta/edo planteatutako helburuetara heltzen badira egiaztatzeko asmoarekin diseinatzen dira
(kasu askotan, metodologia zehatz batzuekin hertsiki erlazionatuta daude).
Bestalde, ebaluazio jarduerak
ikasleei eskatuko zaien ekoizpenarekin lotuta joan daitezke. Sentsu honetan,
jarduerak baldintza-sailaren eta baldintza posibleen bidez eskatutako ekoizpen
mota zehazten du.
EBALUAZIO
TEKNIKA PROZEDIMENDUA:
1992tik, Hezkuntza Ministerioak
prozedura izena ematea aukeratu zuen, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako
Bigarren Hezkuntzako etapatan erabiltzea ohikoa delako. Gaur egun, CCAA-etako
dokumentu legegile desberdinetan, kontzeptu hau erabiltzen jarraitzen da.
Bestalde, unibertsitateko eremuan
teknika izenarekin izendatzea ohikoagoa da.
Funtsezko bi arrazoi daude: (a.)
Ikerkuntzan, horrelako prozedurei “técnica de recogida de datos” izendatzen
zaie. Ebaluazioa eta ikerkuntza hezkuntzak hainbat urrats eta aspektu
partekatzen dute, beraz haien artean kontzeptuak transferitzen dute.
(b.)“Prozedura kontzeptuari beste esanahi ematen zaio: zerbait konpontzeko
ematen diren hainbat urrats adierazten du; adibidez, txapelketa kirol baten
beroketa, prozedura judiziala, galdeketa baten baliozkotze prozedura, etab.
Hori dela eta, Kontzeptualizazioari
koherentzia ematen saiatzen da, RAEk (2014) horrela definitzen du prozedura:
“zenbait gauza egiteko metodoa”. Hala ere,
teknika “zientzia edo arte zerbitzatzen duten prozedura eta errekurtso
multzoa” bezala definitzen da. Hau da,
prozedura eta teknika terminoen definizio akademikoetan eta haien erabilera hezkuntzan, aurkitzen
ditugu lehenengo arazoak.
Horregatik, ebaluazio prozedura
“marko edo leiho” bezala definitzea hautatu dugu, zeinen bidez proposatutako
jardueran sortutako ekoizpenari begiratzen (baloratzen) diogun. Teknika eta
prozedura desberdinetan zehar, behaketa sistematikoa, ikaslearen ekoizpen
analisia, ahozko hartu-emanak eta probak zehatzak aurki ditzakegu gehienbat.
Hala ere, bibliografia espezializatuak modu desberdinetan izendatu die.
BEHAKETA
SISTEMATIKOA:
Oro har, behaketa sistematikoa
ekoizpena hautemangarria ez den jarduerak analizatzeko erabiltzen da. Ikasketa
egoeretan gertatzen dira hauen adibide gisa: talde-lanetako edo
laborategi-praktiketako eguneko parte-hartzea, klasean esku hartzea, talde
testuinguruetan egiten diren ekarpenak, etab. Kasu hauetan, behaketa hori
erregistratzeko erabil daitezkeen tresnak garrantzitsuak dira; adibidez,
kontrol-zerrendak, zenbakizko eskalak, ahozko eskalak edo errubrika errazak.
AHOZKO
HARTU-EMANAK:
Ahozko hartu emanak erlazio
interpertsonalak eta balioesteko eskatzen den elkarrizketak nagusitzen diren
ikasgela egoerei deritzo (eztabaidak, mahai-inguruak, ahozko galdeketak,
batzarrak, etab.). Oro har, irakasleek ez dute etxera eraman eta hura balioets dezakeen euskarri fisikoa;
beraz, informazioa gertatutako unean hartu behar da. Kasu hauetan, oso
garrantzitsua da tresna eraginkorra erabiltzea. Izan ere, ikasle hain parte-hartzaileak
ez direnekin, uneko gaia interesatzen bazaizkie, ahozko hizkuntza
gaitasun-gradua (adierazpenari dagokionez) balioestea baimen diezaguke.
Tresnak, kasu honetan, behaketa sistematikoak bezalakoak dira, oso azkar
ebaluatu beharreko gaitasunak baitira.
PROBAK:
Proba espezifikoak egoera ezagunen
eta ohiko eta idatzitako azterketak edo domeinu teknikoko egiteak xedatzen
direnak dira; hala nola, laborategiko hainbat proba, musikako pieza
interpretazioak, proba fisiko anitz, etab.
“Idatzitako azterketa” kontzeptuak
nahasketa bat sor dezake; izan ere, heziketa-etapa guztietan adiera
bikoitzarekin erabili izan baita: prozedura edo teknika bezala eta “ekoizpen”
gisa. Hau da, azterketa ezaguera-mota ebaluatzeko proba edo konpetentzia bezala
erabiltzen denean prozedura edo teknika bat da; baina, ikasle bakoitzak idatzi
duen eta emandako informazioa hautemangarri jasotzen den euskarri fisikoaz hitz
egitean, azterketa “ekoizpena” da.
Hemen planteatzen ari garena
azterketa erabilera hezigarria izatea da; hau da, , ikasleen ikasketa hobetzera
fokuratuta dagoela. Hartarako, garrantzitsuena azterketek ematen digun
informazioarekin geroago zer egiten duguna da. Aukera hezigarriak honako batzuk
dira:
a.
Hasierako
ebaluazio eta diagnostikorako prozedura bezala erabili, kurtsoaren hasieran edo
unitate didaktiko baten hasieran: adibidez, haien aurretiko ezaguerak jakiteko
unitate didaktikoari buruzko hainbat galdera egitea..
b.
Azterketa
egin ondoren, berrikuste eta zuzenketa prozesuak taldeka egitea (irakasleak
ikasleei azterketa zuzenduak banatzen die eta akats orokorrak azaltzen ditu edo
ikasleek arbelean problemak ebazten dituzte). Horrela, ikasleek egiten dituzten
akatsez ohartu ditzakete.
c.
Azterketaren
autoebaluazio eta koebaluazio prozesuak egitea. Adibidez, beste lagun baten
azterketa ematen zaie, haiek erantzun
egokiak izanda haien kideei ebaluatu behar dituzte. Horrela, behin
koebaluazioa eginda, azterketa egin duenari bueltatzen zaio autoebaluazioa egin
dezan. Bi balorazioen argudioak beharrezkoak dira eta haien artean
egokitzen ez dira, akordio batera iritsi beharko dute, irakasleak azkenengo
erabakia izanda ere. Prozesu hezigarri honek ikasle eta irakasleentzat oso
aberasgarria izaten da.
IKASLERIAREN
EKOIZPEN ANALISIA:
Ikaslearen ekoizpenaren analisia
aurretik esandako ekoizpenetako balorazioetan oinarritzen da (ikasle koadernoa, lan monografikoa, informea,
etab.). Oro har, irakasleak balioets dezakeen euskarri fisikoa izan ohi dute;
adibidez, unera arte esandako kontzeptuak erlazionatzen baditugu, jarduera
"baldintza zehatz batzuen bilaketa bibliografikoa egin ondorengo txosten
baten errealizazioa izango litzateke. Prozesu hau (ikaslearen ekoizpenaren
analisia) ikaslearen balorazioa egiteko tresna batean gauzatuko da; hala nola,
errubrika, balorazio edo kontrol-zerrenda bateko eskala, etab.
2.2.
Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak)
aipatu.
Ikasle bakoitzak lortutako
lorpen-mailak argi identifikatzeko prozesuaren bukaeran erabiltzen diren
dokumentuak dira, zeintzuk bukaerako ebaluazio eta kalifikazio globala errazten
duten. Hau da, irakasleak ikasleak kalifikatzeko erabili egingo dituen edozein
paperezko edo digitalezko euskarriak ebaluazio instrumentua deritzo. Gure
kasuan, puntuazio errubrikak, bereizitako balorazio eskalak eta eskala
graduatuak dira ebaluazio instrumentuen adibide batzuk.
2.3.
Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluazio irizpideak balio batekin
erlazionatzen diren eta ikasle bakoitzak duen nota ezartzeko balio duten
“lorpen adierazleak” dira. Hauek kalifikazioaren programazioan zein tresnan
argi eta garbi islatuta egon behar izango lukete. Irizpide hauek ikasleek aldez
aurretik ezagutu behar dituzte. Modu horretan, puntuazio errubrikak bezalako
tresnak oso tresna eraginkorrak dira prozesu hauek hobetzeko eta argitzeko.
3. GAIA. Introduccción a la creación y uso de escalas
descriptivas y rúbricas.
Zure
UDaren ataza edo jardueraren bat ebaluatzeko errubrika bat sortu.
GUTXI
|
NAHIKO
|
ONDO
|
BIKAIN
|
|
EDUKIAK
|
Egun bateko edukiak islatzea
|
2 edo 3 egunetako edukiak islatzea
|
4 egunetako edukiak islatzea
|
Egun guztietan landutako edukiak
islatzea
|
ORTOGRAFIA
|
13 akats baino gehiago
|
9-12 akats bitartean
|
4-8 akats bitartean
|
0-3 akats bitartean
|
DISEINUA
|
Argazkirik edo marrazkirik ez
erabiltzea.
|
Interneteko argazki edo marrazkiak
erabiltzea soilik.
|
Berezko argazki edo marrazkiak
erabiltzea soilik.
2 eta 5 argazkien artean
erabiltzea.
|
Berezko argazki edo marrazkiak
erabiltzea soilik.
5 marrazki edo gehiago erabiltzea.
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario