Lau hilabeteari hasiera emateko, gure blogeen sarrera txiki bat egin genuen, gure burua aurkeztuz eta blog honen helburua azalduz. Gainera, irakasleak gure iraganean izan genituen eskola bizipenak isladatzeko
sarrera bat egitea proposatu zigun. Sarrera hori egiteko, lehen
hezkuntzan bizitutako hamar argazki aukeratu genituen eta horien
inguruan gogoeta bat egin genuen, etorkizunean irakasle gisa nola jardun
nahiko genuen azaltzeko. Oso interesgarria iruditu zitzaidan, nire
ikaskideen bizitzaz gehiago jakin nezakeelako.
Klase teorikoei hasiera emateko, Curriculum-aren testuinguruan barneratu ginen Heziberri 2020 Dekretua aztertuz (eskema antzeko bat eginez) eta curriculum txantiloi taula bat eginez, non lau mailatan sailkatu genuen curriculuma, maila bakoitzaren ezaugarriak zehaztuz.
Hausnarketekin jarraituz, konpetentzien inguruan bideo batzuk ikusi eta gero, hausnarketa txiki bat egin genuen galdera batzuei erantzunez.
Ondoren, Curriculum formalean sakontzeko argazki elkarrizketa (argazki hizlaria) gauzatu genuen haurtzaroaren kontzeptuaren ideiak
alderatuz. Hau behin eginda, eztabaida antzeko bat sortu zen klasean
guztion ideiak komunean jarriz.
Era berean, azken 30 urteetan zehar hezkuntza politiken zurrunbilo batean sartuta egon arren,
proposatutako berrikuntzen eragina ordea ez da oso eraginkorra izan klaseen errealitateetan. Horregatik,
eta Didaktika irakasgaian sakontzeko, zenbait irakurgai aztertu eta
taldeka aurkeztu ondoren berriz eta eztabaida txiki bat sortu zen,
benetan oso interesgarriak ziren ideiak ateraz.
Metodologien inguruan hitz egiteko, “metodologia aktiboak” zer diren ikus genituen taldeka kartografia bat
eginez: haren definizioa, ezaugarriak, abantailak eta desabantailak
txertatuz. Beti bezala, guztien aurkezpenak entzun eta gero metodologia
mota honen inguruan hitz egitea tokatu zitzaigun alde edo kontra geunden
adieraziz eta gure ikuspuntua defendatuz.
Curriculumaren analisiarekin jarraitzeko, ebaluazioaren inguruan testu batzuk aztertu ditugu galdera batzuk erantzuten eta ebaluazioaren kontzeptu anitz ikasten.
Curriculumaren analisiarekin jarraitzeko, ebaluazioaren inguruan testu batzuk aztertu ditugu galdera batzuk erantzuten eta ebaluazioaren kontzeptu anitz ikasten.
Lau hilabeteari bukaera emateko, “Work Crew” taldeak egin dugun unitate didaktikoa plazaratu dugu. Gure unitate didaktikoan “Aniztasunean hezitu” gaia
jorratu genuen, interesgarria iruditu baitzitzaigun haurrekin lantzeko.
Bertan, Unitate didaktikoak dituen ezaugarri guztiak bete genituen:
ezaugarriak, helburuak, konpetentziak, jarduerak, etab.
Azkenik, espero dut hilabete hauetan zehar egindako ekarpenak guretzako
bezain aberasgarriak izatea zuentzako ere. Besterik gabe, mila esker!
No hay comentarios:
Publicar un comentario